Zenbat pentsamendu, hizketaldi, jolasaldi, larrualdi, metro karratu bateko edozein komunetan.Gayentzako toki zoragarria, esaten dutenez emakume heteroen konfesionari hoberenak,eta gure...gure gela ilun pertsonalak, gure desioetara eraberritu ditugun espazio txikiak...bollera askoren orgasmoen ikusle isilak.
Zenbat sekretu gordeta, zenbat bizipen isilduak,zenbat...
Badakizue neskak, ez dugu itxoin behar, hurrengo festan sar zaitezte komunera, itzal itzazue argi guztiak eta egin ditzagun behingoz, betidanik nahi izan ditugun gela ilunak, ez dituzte inongo tabernan ezarri behar, guk nahi dugun momentuan eta gustoko ditugun tokietan sortaraziko ditugu!!!!