sábado, 13 de septiembre de 2008

Generoa dela eta ez dela




Duela 30 urte jaio nintzen, "neska da" esan zion medikuak amari. Neskato moduan hezi eta jantzi ninduten eta neskatoen antzera munduarekin erlazionatzea izan zen nire ingurukoen helburu orokorrenetariko bat. Ni ez nintzen ez neskatoa, ez mutila, beste zeozer nintzelaren susmoarekin egon naiz bizitza osoan zehar. Ez dut ez nesken , ez mutilen komunean txisarik egin nahi ; ez dut, ez neskaz ez mutilaz jantzi nahi eta performazio hutsean mundutik ibili eta gero, generorik ez dudala ohartu naiz. Agian, izatekotan bat izango nuke :"bollera"
Dendetan bollerentzako sekzio bat, bollerentzako komunak, bollerentzako eskolak, bollerentzako kotxeak,jostailuak.... egongo balira, beharbada, "bollera" jarri ahal izango nuke administrazioko laukitxoetan, eta harro-harro jarriko nuke gainera.
Ez nago laukitxoen alde, baina egon behar badira, aukera denak agertu beharko lirateke, milaka laukitxo , milaka aukera.