Bada aste bat Gasteizen, Hala bedi irratia eta Gaztetxearen urteurrena ospatu zela. Lotsagarria deritzot eitb-ko berrietan ez agertzea, baina hori ez da kontu bakarra. Gaur aste bat Bilbon, Donostin eta Gasteizen egindako kontzentrazioen berri ere ez dugu izan. Nik iadanik ez dakit ze inkomunikazio bide irakurri, ikusi edo entzun...ez dakit.
Orain urriaren 25-ean falangea omen dator Gasteizera manifestatzera, bai lur azpian ikusi nahi gaituzten pertsona mota horiek.( Gainera legalizatua omen dago!!!). Egunkarian atera da, bai, eta hauen alde eta kontra iritzi pila ematen ari dira, ( guk ez bezala, hauek bai dira inkomunikazio bideetan ateratzeko aina garrantzitsuak). Nazionalismoa gora eta behera...bai badakigu fasxista hutsak direla, baina bada garaia gogoratzeko, marica, bollera eta trans hiltzaileak direla, hiltzaileak gain, gutako askok beraien eskuetatik pasa ondoren hospitalera joan behar izan direnak, gure eskubideen gainean kaka egiten dutela, eta gure burua euren boten azpian eduki nahi dutela. Baina larriena zera da, hau oraindikan ez dela inungo egunkarian agertu.Marica, bollo eta trans pertsonengandik seguruenik ez dute inungo erantzunik izango, eta lasai , lasai itzuliko dira beraien etxera, guri gorputzean amorrua sutan iradokitzen uzten diguten bitartean. Beraz, atera gaitezen inbizibilizazio zikin honetatik, fasxistei aurre egiteko garaia heldu da eta!!!